ZER

Orrialde honetan,
zer ikasten den : euskarriak eta  metodoak

Euskaltzaindiaren gomendioak segitzen ditugu.

Gaur egungo Iparraldeko ahozko mintzaira da kurtsoetan gehienik erabiltzen dena baina ahal bezainbat, maila eta beharren arabera, beste euskalkiak aipatuak dira.

EUSKARRI NAGUSI BAT

2019an argitaratua izan den IKASBIDE metodoa erabiltzen dugu.
Europako Erreferentzia Markoan oinarritzen diren euskarriak eskaintzen ditu.
Gaiak egokiak dira, urraspide zehatz bati jarraikiz,  ahozko lanari lehentasuna emanez. Taldean erabiltzeko asmatua izan da.
Audioak eskuragarriak dira. Horrela ikasleak etxen berriz entzuteko  aukera dauka, bereziki kurtso bat huts egiten badu.
Nork bere aitzinamendua neur dezake liburuko auto-ebaluazioen bidez.

 

MALGUTASUNA

IKASBIDE metodoa ikas-erritmo intentsiboan aritzeko asmatua delako, gertatzen zaigu metodotik kanpo zerbait egitea : eskaera bati erantzuteko, aktualitatea aipatzeko edo arinkiago bukatzeko opor aitzineko kurtsoa. Gehigarriak, kultur gai – kantu edo jokoen – itxura har dezake.

Ahozko mintzairan trebatzea baitezpadakoa baita, kurtso denbora ahal bezainbat horretarako baliatzen dugu. Kasik aldi guziz ikaskideari etxeko lan bat galdegina zaio.

Kurtso hastapenean, puntua egiten da : ea azken kurtsoan ikusi duguna ongi ulertu duten, galderarik bururatu zaien , hizkuntza ingurunean zerbaiti ohartu direnez, edo beste…

C:\Users\Maryse\Desktop\sauvegarde 24 04 19\20 01 18\perso\photos\euskal ki\2018\2018 hurbilketa\kurtso argazkia.JPG“Lehen sasoia” taldea 2017-18

KURTSOETATIK KANPO

Kurtsoen osatzeko, Elealdik kantu atelier bat proposatzen du. Kantuen bidez euskal kulturan sartzea da helburua. Aktibitate honek ez du hizkuntza edo kantu mailarik eskatzen.

Joko giroan zenbakiak praktikatzeko Loto atipiko bat ere egiten dugu. Oporren ondotik elkarretaratzeko estakuru bat da ere.

Kurtsoetatik kanpo euskara biziarazteko, Getarian iragan dugu asteburu bat.

2023an bazkari partekatuak eginen ditugu euskaraz


irakurketa jaraitzeko :

orrialdea edukia :
 NORI zuzenduak diren kurtsoak
NORK ematen dituen kurtsoak
NOIZ diren kurtsoak
NOLA egin, modalitateak
Contact Harremanetan sartzeko

Contact