NOIZ eta NON

NOIZ eta NON

Kurtsoak, ikastaroak eta elkarte jarduerak noiz eta non iragaten diren dut hemen aipatuko.
Hasteko, ikasleen gaitasunak mailen arabera aurkeztuko ditut.

1 Kurtsoak

           1.1 Mailak eta gaitasunak

Lehen urtean alfabetotik hasiko gara ahoskeraren lantzeko. Ikasturte bukaeran, ikasleak bere burua aurkezten ahalko du eta kurtsoko manu sinpleak ulertuko.
Bigarren urtean Ikasbide 1 bigarren ikas-unitatean arrahartuko dugu. Urtean zehar ikasleak bere eguneroko biziaren kontatzen trebatuko da. Ekainean afixa baten ulertzeko gai izanen da baita afixako gertakaria beste norbaiti. kontatzeko ere.
Hirugarren urtean Ikasbide 1 bukatuko dugu. Urtea aitzinatu arau ikasleak iragarkien egiten ikasiko du. Merkatuan pisuak eta neurriak euskaraz zehaztuz, erosketak egiten ahalko ditu .
Laugarren urtean Ikasbide 2 hasiko dugu. Ikasleak ikasiko du bere iritzien adierazten et argudiatzen. Erranaldi luzeagoen egiten hasiko dira: mendeko perpausak.
Bostgarren urtean Ikasbide 2 liburuaren erditsutik abiatuko gara. Urte bukaeran A1 mailara heltzea dugu helburu.
Seigarren urtean Ikasbide 3 eskuliburua hasten dugu.

Ondoko urteetan, bestela egin dezakegu. Euskarri ezberdinetatik abia gintezke: testu, argazki, irudi, soinu edo beste. Horren ulermenetik edo iruzkinetatik has gintezke. Lehen argibide hauetan, gai bat har genezake eztabaidatzeko.

           1.2 Angeluko ikasgelan baina ez ezik

Urtero kurtsoak irailaren hirugarren astean hasten dira eta ekaina erditsuan bukatzen.
Astelehenetik ostiralera egunean zehar baita ere eguerdi eta biak artean iragaten dira.

Angeluko ikasgela

Beste toki batzuetan eman ditzaket.
 2026an Miarritzen 

 2 Ikastaroak

Datorrena 2027ko otsailaren 22tik 25ra aitzinikusia da.
Euskararen lantzen hasteko urrats goxoa bezain gustagarria!

3 Elkarte jarduerak

           3.1 Kurtsoez gain

Ikasleen ateraldiak, gai saioak elkarretaratzeak, jarduerak eta libertimenduak elkarrekin hautatzen eta antolatzen ditugu. Urte batetik bestera aldatzen dira.

Dantza jauziak

           3.2 Sentsibilizazio saioak

« Euskara errotik»

> La Générale» elkartean – 2026ko irailaren 11an – 23 Eskulangileen Etorbidean – Angelu –  arratsaldeko 4etan
> BO cafe-n – 2026ko irailaren 9an – Agilera – Miarritze –  arratsaldeko 3etan
> Café des Pyrénées delakoan
urriaren 6an 18:30
> Maharineko parkean – 2026ko urriaren 11n – Arbolen artean – Angelun – arratsaldeko 4etan (data ez oraindik zehaztua)
Tailer honetan nornahik parte har dezake, hizkuntzaren jakin-mina duen ber!
Hitzek euskal kultura eta historia aipatzera eramanen gaituzte.
Tailer hau obratuz ohartu naiz euskaraz alfabetatuak ez zirenek (edo guti) ere interes handia erakutsi zutela. Osoki interaktiboa izanik, tailer honek aldi oroz itxura ezberdina hartzen du.

« Euskara nola ahoska »

> Mintzalasai kari, Baionako hirierdiko mediatetan – 2026ko irailaren 23an – 18:15. 
Saio hau gauzatuz, gurasoei pentsatu dut, haurrei istorioak euskaraz irakurtzera mentura daitezen. Kantu taldeentzat ere aberasgarria daiteke baina ez baizik.
Ahoskera tailer bat izanik, euskara maila goragoko batzuei egoki dezaket.  Hala nola ahoskera desberdinak daude,  Hegoaldean, Iparraldean…  Euskaltzaindiak gomendatzen duena ere aipatu beharra da. Hartzaileek jakinaren gainean hautatzen ahalko dute ondotik beren ahoskera.

 

 

Apprende prononcer correctement les histoires en euskara aux enfants.
Ahoskera tailerra Xikottipin

4 Informazio guneak

                                   4.1.  Informazio bilkurak

– Angeluko Manex Goyhenetche Kultur Etxean (MGKE)  2026ko irailaren 3an,  18:30
– Miarritzeko Elkarteen etxean 2026ko irailaren 7an,  18:30

                                   4.2.  Bestelakoak

– Mintzalasaieko bestan 2026ko irailaren 27an, Marion aintziraren inguruan goizarekin: ELEALDI elkartearen erakusmahaia

Irakurketa jarraitzeko,


Harrera
Kurtsoak eta jarduerak
Nori zuzenduak diren
Nork edo nor garen
Nola egin parte hartzeko
Harremanetan sartzeko