Orrialde honetan,
noiz diren kurtsoak eta beste animazioak
2019-20ko KURTSOAK
Lehen urtea hasten direnei zuzendua zaie.
Bigarren urteko kurtsoa, jada urte bat Elealdi elkartean egina dutenentzat pentsatua izan da. Bigarren urtean sartzeko ikasleak kurtsoko manu xinpleak ulertu behar ditu.
Aitzinatuen kurtsoa euskaraz egiten dugu galdekarien bidez euskal gramatika barnetik azalduz.
Kurtso urtea epe batez gelditu behar izan dugu aurten baina ez gara besoak uztarturik egon. Era jostagarrian jarraitu dugu. Batzuk Ezkypez binaka gehi irakaslea gidari. Bestalde ikasleei hitz gurutzatuak (beraientzat moldatuak) igortzen nizkien astero gutun elektronikoz kurtsoan ikusi genituenak gogoetatzeko eta praktikan emateko.
Etxealdia/konfinamendua altxatua izan delarik, hitz gurutzatuak erabili ditugu soluzioak ahoz batak besteari aurkiaraziz. Ahalaz kurtsoak kanpoan egin ditugu.
2020-21ko KURTSOAK
09:00-10h30 | 10:30-12:00 | 12:15-13:45 | 14:00-15:00 | 15:00-16:00 | ||
Astelehena | Osatzen ari | Osatzen ari | Osatzen ari | |||
Osatzen ari | Segurtatua | |||||
Ostirala | Osatzen ari | Segurtatua | Osatzen ari | Trebatuak | kalakaldia | |
Larunbata | Osatzen ari |
Segurtatuak dira, iazko kurtsoak heldu den urtean segituko ditugunak, batzutan osatzekoak.
kalakaldia : euskaraz mintzatzeko trebe direnentzat
Trebatuekin formula berezi bat hasi dugu aurten: kurtsoa (oren bat) eta ondotik kalakaldi bat kanpokoei irekia
Zutabe hau eskaeren arabera alda daiteke
Maila bereko kurtso bat baino gehiago izanez, aldi bat edo beste ikasleari ez bazaio posible bere ohizko kurtsora joatea, beste kurtso batean parte har dezake.
irakurketa jarraitzeko
orrialdea | edukia : |
ZER | euskarriak eta ikasmoldea |
NORI | zuzenduak diren kurtsoak |
NORK | emaiten dituen kurtsoak |
NOLA | egin, modalitateak |
Contact | Harremanetan sartzeko |