Orrialde honetan,
nori zuzenduak diren kurtsoak eta beste jarduerak
TALDE KURTSOAK
Kurtsoak denei irekiak dira, hitzik ez dakitenetik haste hizkuntza arras ongi mendenratzen duteneraino zailtasunak dauzkateno elkarrizketa bat burutik buru euskaraz egiteko.
Erlaitz honetan ibiltzea hautatu baduzu euskara ulertzen duzu. Ondorioz, ez dizut hemen azalduko lehen urratsean egiten duguna baizik eta ondoko urteetan.
Euskararen logika erraza da barnetik arakatzen baldin bada. Aski da galdekarietatik abiatzea erranaldiaren egitura agertzeko. Ez ditugu bakan baizik erdal gramatikako hitzak erabiltzen ez direlako ez egokiak ez beharrezkoak euskara lantzeko.
Zenbait hitz ezagutzen badituzu baina ezin mintza, eskolan ez baldin baduzu ikasi, hobe duzu lehen urtetik hastea. Errazegi bazaizu, beste talde batetara pasatzea posible izanen zaizu urtean zehar ere.
Erranaldi batzuk egiten dituzu eta ahozkoa edo/eta hizkuntza idatzia ongi ulertzen, beste kasu batean zara. Zure ezagutzak sakonduko eta zabalduko dituzu. Kurtsoa osoki euskaraz eginen dugu.
Euskara badakizu baina ez aski zure gogoetak zehazteko : elkarrizketak gaika antolatuko ditugu eta hizkuntza beharren arabera aberastuko.
Euskara beste hizkuntzak bezala ikasten da, hizkuntza egiturak eta pentsamolde bereziak ekarriz ; irekidura dakar. Lehen urratsa egitea da zailena. Gero aski laster jokoa bilakatzen da.
Itxialdi ondoko kurtsoak kanpoan
Talde kurtsoak helduentzat dira. Ahozkoari lehentasuna emanez, ikastalde kopuruak nahitara mugatuak dira (10 kide gehienik) baina ardurenean zortzi eta hamar kide artekoak dira.
Egunaz ikastea aiseago baita, kurtso gehienak goizetan eta arratsaldeko biak arte egiten dira
lehen urteko kurtso bat 2018an
BANAKAKO SAILA eta beste
- Gauza batzuk egin daitezke eta jadanik egiten dira Skypez edo beste. Xehetasun gehiagoren ukaiteko zuzenki harremanetan sar zaitez
- Kurtso klasikoetatik kanpo animazio edo tailer batzuk ere egin daitezke.
Adibide bat : kantu animazioa
Xedea hau da : euskarari arinki eta aise hurbiltzea kantuaren bidez. Helburuak, ahoskera eta testuen ulertzea dira. Ez da euskara mailarik eskatzen : denei irekia da 18:30goiti. Lotura honetan klik egin eta errazu zein egunetan libro zaren . Cliquez ici Galdera berezientzat zuzenki harremanetan sar zaitez
Irakurketa jarraitzeko,
orrialdea | edukia : |
ZER | euskarriak eta ikasmoldea |
NORK | ematen dituen kurtsoak |
NOIZ | diren kurtsoak |
NOLA | egin, modalitateak |
Contact | Harremanetan sartzeko |