Orrialde honetan,
zer ikasten den : euskarriak eta metodoak
Euskaltzaindiaren gomendioak segitzen ditugu.
Gaur egungo Iparraldeko ahozko mintzaira da kurtsoetan gehienik erabiltzen dena baina ahal bezainbat, maila eta beharren arabera, beste euskalkiak aipatuak dira.
EUSKARRI NAGUSI BAT
2019an argitaratua izan den IKASBIDE metodoa erabiltzen dugu.
Europako Erreferentzia Markoan oinarritzen diren euskarriak eskaintzen ditu.
Gaiak egokiak dira, urraspide zehatz bati jarraikiz, ahozko lanari lehentasuna emanez. Taldean erabiltzeko asmatua izan da.
Audioak eskuragarriak dira. Horrela ikasleak etxen berriz entzuteko aukera dauka, bereziki kurtso bat huts egiten badu.
Nork bere aitzinamendua neur dezake liburuko auto-ebaluazioen bidez.
MALGUTASUNA
IKASBIDE metodoa ikas-erritmo intentsiboan aritzeko asmatua delako, gertatzen zaigu metodotik kanpo zerbait egitea : eskaera bati erantzuteko, aktualitatea aipatzeko edo arinkiago bukatzeko opor aitzineko kurtsoa. Gehigarriak, kultur gai – kantu edo jokoen – itxura har dezake.
Ahozko mintzairan trebatzea baitezpadakoa baita, kurtso denbora ahal bezainbat horretarako baliatzen dugu. Kasik aldi guziz ikaskideari etxeko lan bat galdegina zaio.
Kurtso hastapenean, puntua egiten da : ea azken kurtsoan ikusi duguna ongi ulertu duten, galderarik bururatu zaien , hizkuntza ingurunean zerbaiti ohartu direnez, edo beste…
“Lehen sasoia” taldea 2017-18
KURTSOETATIK KANPO
Kurtsoen osatzeko, Elealdik kantu atelier bat proposatzen du. Kantuen bidez euskal kulturan sartzea da helburua. Aktibitate honek ez du hizkuntza edo kantu mailarik eskatzen. 2021-22an puntualki larunbat goizetan antolatua izan da.
Joko giroan zenbakiak praktikatzeko Loto atipiko bat ere egin dugu. Oporren ondotik elkarretaratzeko estakuru bat zen ere.
Kurtsoetatik kanpo euskara biziarazteko, beste ideia batzuk ere airean dira poliki poliki gauzatzen ari…
irakurketa jaraitzeko :
orrialdea | edukia : |
NORI | zuzenduak diren kurtsoak |
NORK | ematen dituen kurtsoak |
NOIZ | diren kurtsoak |
NOLA | egin, modalitateak |
Contact | Harremanetan sartzeko |