Nork euskaraz

ELEALDI (ele-aldi)  elkarteak dizkizue kurtso hauek proposatzen. Adiskide batzuen arteko eztabaidetatik 2017ko azaroan sortu da Elealdi. Hona helburuak :
-hasten direnentzat, murgiltze eta intentsibo metodoak baino arinagoko erakaspen bat eskaintzea, asti guti daukatenentzat, euskal kulturan beren neurri eta moldera parte har dezaten.

Besteentzat, antzeko profila daukaten euskaldunak taldeka biltzea. Adibidez, itxuraz elkar iduri badute ere, euskaldun zahar ez alfabetatuak eta euskaldun berri aitzinatuagoek ez dituzte behar berak… 

C:\Users\Maryse\Desktop\sauvegarde 24 04 19\20 01 18\perso\Maryse\Euskal-ki\kurtsoak\Bazkariak\2019 bazkaria\argazkiak\100_0544.JPG
Elkarteko bulegoa lehen planoan



Momentuko helduei buruzko euskara kurtsoak, astero oren bat eta erdiko erritmoan eskaintzen ditu, iparraldeko euskalkiei lehentasuna emanez baina beste bide batsuei irekia da.


Ikasle kopuruak tipiak dira ahozkoa gehiago lantzeko.


Elkarteko kotizazioa 10 eurokoa da.

 

Maryse Elissaldek ditu emaiten kurtsoaK

Gure Herria 28 09 17 recadré.jpg

HERRIAko artikulua

France bleu-ko 2019 ko urtarrilaren 15eko emankizuna entzuteko hemen klika

Urte ainitzez euskara erakatsi du, publikoan, pribatuan, IUT Techniques de Commercialisation delakoan, baita ere alfabetizatze elkartetan AEK eta Angeluko Ikasleak.

Aldi berean, euskara ikasketak jarraitu ditu linguistikako maîtrisa lortu arte. Gaia zen : Erlea eta gizakia Euskal Herrian mendeetan zehar  Erleen inguran erabiltzen diren hitzak ikertu ditu : nondik datozen, nola aldatu diren eta orain nola hedatuak diren Euskal Herrian.

2017an euskaran baizik ez jardutea erabaki du, bere esperientzako ikusmoldea ekarriz, ama hizkuntza iragaiteko xedearekin.

Talde kurtsoak Angelun egiten dira .

 

Ikasgela

Ikasle kopuruak tipiak dira gehiago ahozkoa lantzeko.