Nori

Orrialde honetan,
nori zuzenduak diren kurtsoak eta beste jarduerak

TALDE KURTSOAK

Kurtsoak denei irekiak dira, hitzik ez dakitenetik haste hizkuntza arras ongi mendenratzen duteneraino zailtasunak dauzkateno elkarrizketa bat burutik buru euskaraz egiteko.

Erlaitz honetan ibiltzea hautatu baduzu euskara ulertzen duzu. Ondorioz, ez dizut hemen azalduko lehen urratsean egiten duguna baizik eta ondoko urteetan.

Euskararen logika erraza da barnetik arakatzen baldin bada. Aski da galdekarietatik abiatzea erranaldiaren egitura  agertzeko. Ez ditugu bakan baizik erdal gramatikako hitzak erabiltzen ez direlako ez egokiak ez beharrezkoak euskara lantzeko.

Zenbait hitz ezagutzen badituzu baina ezin mintza, eskolan ez baldin baduzu ikasi, hobe duzu lehen urtetik hastea. Errazegi bazaizu, beste talde batetara pasatzea posible izanen zaizu urtean zehar ere.

Erranaldi batzuk egiten dituzu eta ahozkoa edo/eta hizkuntza idatzia  ongi ulertzen, beste kasu batean zara. Zure ezagutzak sakonduko eta zabalduko dituzu. Kurtsoa osoki euskaraz eginen dugu.

Euskara badakizu baina ez aski zure gogoetak zehazteko : elkarrizketak gaika antolatuko ditugu eta hizkuntza beharren arabera aberastuko.

Euskara beste hizkuntzak bezala ikasten da, hizkuntza egiturak eta pentsamolde bereziak ekarriz ;  irekidura dakar. Lehen urratsa egitea da zailena. Gero aski laster jokoa bilakatzen da.

Itxialdi ondoko kurtsoak kanpoan

Talde kurtsoak helduentzat dira. Ahozkoari lehentasuna emanez, ikastalde kopuruak nahitara  mugatuak dira (12 kide gehienik) baina ardurenean zortzi eta hamar kide artekoak dira.

Kurtso  guziak egunean zehar arratsaldeko seiak baino lehen dira. Kurtsoak ematen ditugu eguerdi eta laurden eta biak laurden guti arte, baita ere ikastolako haurzaindegi denboran.

Euskara mailei dagokionez ikus ere NOIZ 


C:\Users\Maryse\Desktop\sauvegarde 24 04 19\20 01 18\perso\photos\euskal ki\2018\2018 hurbilketa\kurtso argazkia.JPGlehen urteko kurtso bat 2018an

Irakurketa jarraitzeko,

orrialdea edukia :
 ZER euskarriak eta ikasmoldea
NORK ematen dituen kurtsoak
NOIZ diren kurtsoak
NOLA egin, modalitateak
Contact Harremanetan sartzeko